2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Gaur Eñauten aita etorri da gure eskolara uraren inguruan hitz egitera. Berak Gizpuzkuako Urak enpresan egiten du lana. Galdera asko geneuzkan eta gelan eduki diogu  ordu osoa. Atzo uraren inguruan galdera batzuei erantzuten saiatu ginen baina ez genekien ezer ! Galdera horiek gaur Juanrari galdetu dizkiogu eta denak erantzun ditu. Gauza asko azaldu dizkigu; nola garbitzen den ura, nondik datorren, nola iristen den ura gure etxeetaraino... Pila bat ikasi dugu uraren inguruan!!!

Eskerrik  asko Juanra!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Ausartak behar dira